Bake Biografiak
Unitate didaktiko honetan, Bakearen Nobel saria irabazi duten pertsonaia historiko batzuk ezagutu eta ikaskideen biografia egiten ikasiko dugu.
- 3. ariketa
- Askotan, hobeto ezagutzen ditugu telebistako pertsonaiak ikaskideak baino.
Alboan ditugun pertsonak ez ezagutzea gatazka iturri garrantzitsu izan daiteke.

- Bakearen Nobel saria jaso duten pertsonaia historiko horiek ezagutu ondoren, pitin bat sakonago ezagutuko ditugu orain gure eguneroko bizitzan garrantzia duten beste pertsona batzuk: ikaskideak.
Pentsatu eta idatzi ikaskideari egiteko moduko galderak, haren biografia osatzeko.
Adibidez, galde iezaiozu noiz den bere urtebetetzea, zenbat senide dituen, zein duen jaki gustukoena, etxean abererik baduen, zer egiten duen denbora librean...
Galdetegia amaitzean, bilatu hartu-eman handirik ez duzun ikaskideren bat, eta egin galderak elkarri. Ziur harrituko zaretela bai bata bai bestea!
Orain, idatzi ikaskide horren biografia laburra, hiruzpalau lerrotan.
Amaitzeko, zure ikaskidearen biografia irakurriko duzu beste ikaskide guztien aurrean.