Zabalketa Elkartea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, 2017ko urtarrilaz geroztik proiektu berritzaile bat gauzatzen ari da, landa-garapenaren plangintzari buruzko jakintza eta ikaskuntza Euskadiren eta Boliviako Valles Cruceños eskualdearen artean transferitzekoa. Horretarako laguntzaile izan dute HAZI Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailari lotutako erakundea, esperientzia luzea duena garapen jasangarriaren plangintzan, lurraldearen kudeaketan, enpresa-ekimenen sustapenean eta landa-ingurunearen dinamizazioan.
Ekimen horren sorburuan, 15 urteko lan-esperientzia metatu dute elkarrekin Zabalketak eta Bolivian daukan tokiko lankideak, Instituto de Capacitación del Oriente izenekoak, Valles Cruceños eskualdeko udalerri eta komunitateekin harreman estuan. Elkarlan horrek aukera eman du garapen jasangarria eta zuzena lortzea eragoz dezaketen mugak ezagutzeko eta lurralde osoaren plangintza estrategikoaren mailako gabeziak identifikatzeko.
Proiektu horren esparruan, 2017ko maiatzean Valles Cruceños eskualdeko 11 udalerrietako arduradun politikoentzako prestakuntza ikastaroa egin zen Euskadin. Ikastaro horrek barruan hartu zituen saio teoriko-praktikoak eta EAEko landa-inguruneko lotutako entitateak, ekonomia, gizarte nahiz ingurumen arlokoak (parke naturalak, nekazaritza eskolak, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak, nekazaritza-turismoa eta abar) ezagutzeko bisitak. Ikastaroak bi aste iraun zuen, eta bitarte horretan agintari boliviarrek, EAEko landa-garapenaren esperientzia gertutik ezagutzeaz gainera, aukera izan zuten konpromisoei buruzko akordio nagusi bat ezartzeko Boliviako udalerri guztien artean, lurraldearen garapenerako planak eta politika publikoak egokiro taxutze aldera.
Ikastaroaren egitaraua
Ikastariko Unitate Didaktikoak
UD 1. Territorio físico
UD 2. Medio Agroforestal
UD 3. Medio Natural
UD 4. Población rural y calidad de vida
UD 5. Sector agroalimentario
UD 5a+b. Subsectores agrícola y ganadero
UD 5c. Política de calidad certificada
UD 6. Estructuración del sector
UD 7. Otros vectores económicos
UD 8. Formación y asesoramiento
UD 9. Investigación e innovación
UD 10. Redes y proyección exterior
UD 11. Estructuras de gobernanza
Compromisos asumidos por los municipios de Valles Cruceños