EL HUAMBRILLO

Itaya eta Amazonas ibaien arteko gurutzean, oihan tropikalaren bihotzean, Iquitos hiria dago, Peruko Amazoniaren hiriburua. Iquitosek gorakada ikusgarria bizi izan zuen kautxuaren aroan, baina gaur egun muga-aldeetako hirigune handi horietako bat da. Eta horrelakoetan gertatu ohi den bezala, delinkuentzia maila handiak daude, batez ere hiriaren auzo baztertuenetan. Horrelako giroetan umeak dira beti kaltetuenak, familietan indarkeria edo abandonu maila handiak baitaude.

Irakaskuntza eta birgizarteratze programetan urteetan lan egin ostean, ZABALKETAk 2001ean bultzatu zuen Iquitosen 3 eta 17 urte arteko neskatilak, umezurtzak edo oso behartsuak, hartzeko ostatu bat eraikitzea. Ostatuaren El Huambrillo izenak “ume-kozkorra” esan nahi du kitxua hizkuntzan. Umeen eskola, osasun eta elikadura arreta egokirako zerbitzu guztiak dauzka. ZABALKETAk finantzatzen du, eta Cáritaseko langileek ematen diete arreta bertan bizi direnei.

LAGUNDU NAHI DUT

EL HUAMBRILLO (Iquitos, Peru) aterpetxeko ume bati laguntza integrala ematen lagundu dezakezu, hilean 30 euro emanez. Diru hori ume horren alojamendu, mantenu, ikasketa eta eskola-materialeko gastuetara bideratuko da oso-osorik.

Gurekin lankidetzan aritu zaitezke eta zure dohaintza bidal dezakezu Zabalketak Kutxabanken duen kontura:

ES27 2095 0047 80 3830292204

Edo BIZUM aplikazioaren bidez, ZABALKETA bilatuz Dohaintza erlaitzean, 01288 kodearekin.

Mezenasgoko lehentasunezko jardueraren entitate aitortua gara. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek eskubidea izanen dute kuota osotik helburu horretara zuzendutako zenbatekoen 100eko 45 kentzeko.

Helburuak

El Huambrillo aterpetxe bat baino askozaz ere gehiago da. El Huambrillok duintasun eta sustapen pertsonalerako espazioa izan nahi du, neskatila bakoitzak etorkizun egonkorra izateko etxe bat. Horretarako, profesionalen eta boluntarioen lantalde batek umeen prestakuntza eta gaikuntzaren alderdiei arreta berezia ematen die. Tokiko eskola publikoekin akordioak daude formalki eskolaratzeko; babes programak ditugu eskola porrota prebenitzeko; lanbide heziketako tailer propioak ditugu, eta, batez ere neskatilei familia giroa eskaintzen diegu, modu orekatuan haz daitezen.

Prozedura ofizial bat egiten da, Fiskaltzaren esku hartzearekin, eta horren ostean umeak El Huambrillon sartzen dira.

Aterpetxean ostatua eta mantenua eskaintzen zaizkie, eta tutoretza pertsonalizatuen sistema oso bat ere bai, pertsona gisa integratzea eta heltzea mesedetzeko. Kasurik gehienetan arropa eta eskolako tresnak ere eman behar izaten zaizkie.

Egunean zehar hiriko eskola ezberdinetara joaten dira eta El Huambrillon gero leku egokia daukate etxerako lanak egiteko eta ikasi ahal izateko.

Eskolaz kanpoko beharrezko jarduerak ere antolatzen dira El Huambrillon: kirola, arte tailerrak, adingabeetako askok parte hartzen duten orkestra bat eta lanbide heziketako ikastaroak.

Horrela, El Huambrillo giza eta gizarte sustapeneko espazioa da, haurrek heltzeko eta pertsona gisa hazteko aukera izan dezaten.

Zure laguntzari esker, handia nahiz txikia izan, proiektuarekin jarraitu ahal dugu.

Instalazioak

Bertako azpiegitura berrian 50 neska bizitzeko lekua dago, eta sukaldeko eta ikuztegiko zerbitzu egoki guztiak dauzka. Egoiliarrei duintasun eta promozio pertsonalerako espazio bat eskaintzeaz gain, El Huambrillo proiektuak etorkizun egonkorra izateko aukera eman nahi die neskatila horiei guztiei.

Horretarako, profesionalen eta boluntarioen lantalde batek laneko prestakuntza eta gaikuntzaren alderdiei arreta berezia ematen die. Akordioak daude inguruko eskola publikoekin, ume horiek formalki eskolaratzeko; eskola-porrotari aurrea hartzeko laguntza-programak dauzkagu; lanbide heziketako tailerrak dauzkagu eta, batez ere, umeei familia-giroa eskaintzen diegu, modu orekatuan helduarora iritsi ahal daitezen.

Gaur egun 60 egoiliar dauzkagu, 3 eta 17 urte artekoak, El Huambrillon modu iraunkorrean bizi direnak. Gainera, beste 50 haurrek tailerretako gaikuntza-jardueretan parte hartzen dute.

Aterpetxearen zuzeneko kudeaketa Iquitoseko Caritasen idazkaritzari dagokio. ZABALKETAn aterpetxerako finantza-laguntzen programa bat mantentzen dugu, proiektuarekin konpromiso egonkorra daukaten Bilbo inguruko familien aldiroko kuotak bideratuz.

Era berean, boluntarioak bidaltzen ditugu aldian behin, hezkuntza lanetan eta onuradunen lanerako gaikuntza lanetan laguntzen dutenak.

Bekas

ZABALKETAk “El Huambrilloko” neskatilekin duen konpromisoa ez da baliabideak bidaltzera mugatzen; aldiz, “bizi-proiektu” oso bat gauzatu ahal izaten lagundu nahi diegu, beren egoera bereziari egokitua. Horrela, aterpetxeko egonaldia amaitutakoan, neskatila guztien jarraipena egiten dugu eta beraiekin egoten gara, eta lan egiteko adina betetzen dutenean lan-munduan sartu ahal izateko bideak bilatzen ditugu.

Prozesu horren baitan, izaten dituzten beharrizanen artean garrantzitsuenetako bat kalitatezko prestakuntza akademiko eta profesionala jasotzea da. Horregatik, ZABALKETAk ikasketa-beken programa abiatu gura du. Programa honen helburua funts bat eratzea da, aterpetxean prozesua amaitzen duten gazteen laneko prestakuntzarekin jarraitu ahal izateko, horrela gazte hauek gizarteratzen jarraitzeko eta beraientzat etorkizun hobea bermatzeko.

Programa honi esker babes ekonomiko iraunkor eta egonkorra emango diegu programaren onuradun bakoitzaren lan heziketa asetzeko. Hiru urtez hilean 25 euroko kuota bat emanez, behar diren gastuak ordaindu ahal izango ditugu.

Ikasketa-beken programa 2006an abiatu zen aterpetxetik irten diren gazteetako batzuekin. Esperientzia oso arrakastatsua izaten ari da. ZABALKETAn sinetsita gaude zuen laguntzarekin gazte hauei kalitatezko hezkuntza bermatu ahalko diegula, beraien garapen tekniko eta pertsonal integrala ahalbidetzeko, beraien komunitatearen eta udalerriaren garapenari mesede egingo diona.