Pobreziaren aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Sarea

Hasiera | Baliabide didaktikoak | Hezkuntza-Mailak | Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea | Pobreziaren aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Sarea

DESKRIBAPENA

"Kasu praktikoa” metodologiaren bidez Gipuzkoan munduko pobrezia eta genero desberdintasun egoerekiko ekosistemen erabilera ez jasangarriari buruzko kontzientzia kritikoa sustatzea helburu duen hezkuntza proposamena.

Proposamen horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka, eta Pobreziaren aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Sareak bultzatzen du. Gaur egun hamabi GGKEk osatzen dute sare hori: Zabalketa, ICLI Kooperaziorako Ingeniaritza, Mundukide, Tau Fundazioa, UNESCO Etxea, Etiopia Utopía, Egoaizia, Behar Bidasoa, Enraiza Derechos, Instituto Politécnico "Tomás Katari" - IPTK, Instituto de Capacitación del Oriente - ICO eta Centro de investigación y promoción del campesinado - CIPCA. Sare horren baitan, GGKEek hezkuntza materialak egiteko garapenerako lankidetzarako proiektuen esperientziak partekatu dituzte, eta Goi-mailako hezkuntza zentroetan azterketa eta eztabaida mintegiak egiten ari dira, baita askotariko sentsibilizazio jarduerak ere.

NORENTZAT

Goi mailako prestakuntza-zikloetako irakasleak eta ikasleak (batez ere Ingurumen Hezkuntza eta Kontrolekoak, Ingurumen Kimikakoak eta Obra Zibileko Proiektuetakoak), eta zenbait unibertsitate gradutakoak (Ingeniaritza, Gizarte Heziketa, Gizarte Lana eta abar).

MATERIALAK

9 koaderno pare, 9 bideo, 8 erakusketa-panel.

HIZKUNTZAK:

Euskaraz eta gaztelaniaz.

BIDEOAK

KASUAK AZTERTZEKO KOADERNOTXOAK

ERAKUSKETA PANELAK