Elkartasunezko ekimenen bitartez Getxon mugimendu solidario bat bultzatzea du helburu SolidaridUP proiektuak, eta Udaleko Lankidetza Arloak finantzatzen du.
Filipinetan 2013an lurrikara eta tifoia gertatu zirenean, Zabalketak larrialdietako laguntza kanpaina abiarazi zuen, eta Getxoko dendek orduan eman zuten erantzun solidario eskuzabalaren ildotik sortu da SolidaridUP mugimendua.
Izan ere, denda haietariko askok elkartasunaren alde zerbait gehiago egiten jarraitzeko interesa agertu zioten Zabalketari, eta Getxon mugimendu solidario bat bultzatzeko helburu horri begira sortu zen SolidaridUP ekimena. Getxoko Udaleko Lankidetza Arloaren babesari eta udalerriko Ekonomia Sustapenaren eta Gizarte Zerbitzuen arloen elkarlanari esker, dagoeneko 26 denda ari dira parte hartzen, tartean hainbat ile-apaindegi, kafetegi, arropa-denda eta liburu-denda, eta elkartasunezko 13 ekimen jarri dira abian. Gainera, proiektuan parte hartzen ari dira udalerrian egoitza duten bederatzi GGKEak, alegia: Sahararen aldeko Getxoko Elkartea, AFTAL; Tourseko San Martin Misio Taldea; Ayuda Mas; BILADI Palestinar Elkartea; Ecca Romo; Entreamigos-Lagun Artean; Perualde; Taldeka Lagunduz, eta Zabalketa.
Martxan jarritako ekintza guztiak zaurgarritasun egoeran dauden pertsona eta familiei zuzenduak dira; egoera horrek esparru sozialean, emozionalean zein materialean eragiten dien kaltea arintzea dute helburu.
Laguntza guztien kudeatzaileak udalerriko gizarte-agenteak dira: Cáritas, Fundación Integrando eta Sortarazi.
- Kafe solidarioa:
Taberna batean kafe bat ordainduta uztean datza, beharrizana duen norbait beste pertsona batzuekiko harreman eta integrazio une batzuez gozatu ahal izan dadin.
- Ordainduta utzi dut zuretzat:
Ile-apaindegi batzuetan, bezeroek ile ebaketa bat ordainduta utzi ahal izango dute, 5 euroko kostuarekin, eta artazidunek jarriko dute gainerakoa.
- Hortz tratamendua:
Hortz-klinikek hainbat tratamendu eskainiko dituzte, eta horretarako ere bezeroek ekarpenak egin ditzakete.
- Eskola material solidarioa:
Liburu- eta paper-dendek, euren bezeroen laguntzaz, eskola materiala erosteko txartelak banatu ahal izateko aukera emango dute.
- Ez bota, berrerabili!
Lanpara berria erostean, zaharra utz dezakezu eta dendariak arduratuko dira atondu eta Tourseko San Martin GKEaren azoka solidariora eramateaz. Han biltzen den dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko proiektu batera bideratuko da.
- Masaje Solidarioa:
Badakigu zein garrantzitsua den alderdi afektibo eta emozionala zaintzea; horregatik, pertsonek ordainduta utzi ahal izango dute terapia solidario bat: erlaxazioa, meditazioa, coaching-a eta horrelakoak, 5 euro jarrita; gainerakoa zerbitzua ematen duen profesionalak jarriko du.
- Informazio solasaldiak:
Getxoko hainbat elkarte eta enpresak eskainiko dituzte, eta gaiak askotarikoak izango dira: zainketa aringarriak, elikadura osasungarria, edo nola komunikatu egokiro besteekin. Ekimen horren bidez biltzen diren funtsak proiektuko gainerako ekimenetara bideratuko dira.
- Irudia zaintzen:
Egunerokoan nahiz lan-elkarrizketa baterako prestatzean zeure burua ondo ikusteko eta ondo sentitzeko arau errazak.
- Pauso solidario txikiak:
Zapata-dendak eta bertako bezeroek aukera emango dute umeentzako zapatak erosteko txartelak banatu daitezen, eta horrela txikiak oinez, korrika eta saltoka ibiliko dira…
- Umeentzako azpiko arropa:
Dendek eta herritarrek, elkartasunezko keinuen bidez, aukera emango dute umeen azpiko arropaz ere arduratu gaitezen.
- Getxoko GKEE-en lanaren zabalkundea
Proiektura batutako denden bitartez jakitera emango dira Getxon egoitza duten bederatzi GKEE-en jarduerak eta proiektuak.
- Estetika tailer solidarioak
Ile-apaindegiek eskainiko dituzten saio horietan kosmetika eta estetikako teknikak eta trikimailuak erakutsiko dira.
- Egin topo zeure buruarekin
Bost euroko ekarpenak egingo dira, eta hilabetez (astean bi egunetan) yoga eskoletara joateko bono bat eskainiko da bildutako 30 euroko.
Hona hemen SolidaridUP proiektuan parte hartzen duten denda guztiak:
- Troa liburu-denda: Mesedeetako kalea 20.
- Itxas-Ikus liburu-denda: Torrene 2
- La Kazuela: Kale Nagusia 17
- Cosmo: Andrés Larrazabal 5
- Etxetxu Berria: Amezti 2
- Colores Moda Íntima: Klubaren kale partikularra z.g.
- Emily Uranga: Juan Bautista Zabala 12
- Ekodenda: Telletxe 13
- Lamiak: Zubieta 7
- Esesumaga argi-denda: Villamonte 8
- Villamonte argi-denda: Salsidu etorbidea 12
- Tomás Martín Drybar: Alangobarri 3
- Goiatz Estilista: Euskal Herria 18
- Itziar Olabarria ile-apaindegia: Amezti 7
- Enigma: Andrés Cortina 2
- Mahiko: Algortako etorbidea 61
- Marsun ile-apaindegia: Alangoeta kalea 6
- Kiser: Kale Nagusia 16
- Amets: Telletxe 13
- Gorbeia hortz-klinika: Kresaltxu 4
- Pekes shoes: Telletxe 15
- Getxo Zurekin
- Lamiak: Zubieta 7
- Psikotalde: José María Chavarri Zuazo z.g.
- Bhávana yoga eskola: Piñaga z.g.
- Adi Espacio Ocio y Negocios: Basagoiti etorbidea 56