Munduko ilara
Pobrezia zer den hobeto ulertuko dugu, haren alderdi ugarietako batzuk aztertuta. Munduko biztanleen arteko desberdintasunez jabetuko gara, mundu osoan aurki baitaitezke pobrezia eta zailtasun egoerak, baita Euskal Herrian ere.
- 3. ariketa

9 herrialdeen taula aurrean dugula, gogoeta egingo dugu denon artean galdera batzuetatik abiatuta:

1. Zein herrialde da pobreena emakumeen batez besteko bizi itxaropenari dagokionez? Eta aberatsena?
2. Gizonen kasuan, zein herrialde da pobreena batez besteko bizi itxaropenari dagokionez? Eta aberatsena?
3. Badago alderik batez besteko bizi itxaropenean gizonen eta emakumeen artean?
4. Erreparatu ikasketa urteen zutabeari. Zein da herrialde aberatsena? Eta pobreena?
5. Badago alderik batez besteko ikasketa urteetan gizonen eta emakumeen artean?
6. Kontuan izanik diru irabaziak, zein da herrialde aberatsena? Eta pobreena?
Irakurri ozen Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 25. artikulua:
- "Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta bereziki, elikadura, jantzia, etxebizitza, laguntza medikoa eta gizarte zerbitzuak."
Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 25. artikulua
Betetzen da Giza Eskubide honek dioena zuen kasuan? Altxa eskua erantzuna baiezkoa izanez gero.