Mundua hankaz gora
Hainbat argazkiren bidez, gogoeta egingo dugu ingurumena zaintzeak duen garrantziari eta hori ez egiteak izan ditzakeen ondorioei buruz, funtsezkoa baita garapen iraunkorra lortzeko.
- Testuinguruan kokatzea arloaren barnean
Ura agortu egin daitekeen baliabidea da. Hori horrela, ura erraz eta era egoki eta seguruan eskuratzeko modua zaildu egin daiteke munduko pertsona askorentzat, ez bakarrik faktore naturalengatik (prezipitaziorik eza, tenperatura igoera…), baita gizakiok baliabide hau erabiltzeko dugun moduagatik ere.
Funtsezkoa da ingurumena zaintzea garapen iraunkorra lortzeko.
Horregatik, ikasturte honetan lantzen diren edukiak oinarri hartuta (hala nola irudien deskribapena eta eraikuntza), gogoeta egingo dugu ura ondo eta gaizki erabiltzeari buruz.
Paisaia degradatu baten behaketa eta azterketatik abiatuta, ikasleek gogoeta egingo dute ingurumena babesteak duen garrantziari eta hori egiteko moduei buruz. Horretarako, irudi berri bat sortuko dute, eta irudi hori erabiliko dute adierazteko nola zaindu ingurumena eta nola erabili erantzukizunez ura.
- Helburuak
- Ingurumena zaintzeak duen garrantziaz ohartzea, eta hori ez egiteak zer ondorio izan ditzakeen jakitea
- Argazki batzuetan, ingurumen arazo bat edo gehiago detektatzea
- Irudi horiek berreraikitzea, ingurumen arazoak "ezabatuta"
- Edukiak
- Irudien adierazkortasuna
- Ingurumen arazoak
- Lan prozesuen plangintza
- Irudiei behatzen eta aztertzen jakitea
- Arte adierazpena
- Ura gaizki erabiltzeak ingurumenean zer arazo eragiten dituen jakiteko interesa
- Besteen iritziak errespetatzea eta kontuan hartzea
- Landutako oinarrizko gaitasunak
Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna
Unitate honek lagunduko du gaitasun hori garatzen, argazkien bidez errazten baitu balioestea naturan dauden eta gizakiaren ekintzaz kutsatu edo higatu diren paisaiak.Irudi horietan gertatutakoa aztertzetik eta horri buruzko gogoeta egitetik abiatuta, ikasleek paisaia “berri” bat birsortuko dute, ezagutza handiagoa eta elkarreragin begirunetsuagoa faboratuz, beren ekintzek ingurumenean duten eraginarekiko harreman zuzena ezartzen baita.
Gainera, ikasleek irudi horiek lekualdatu ditzakete, eta, hortaz, baita bizi diren auzoko edo/eta herriko ingurune hurbila islatzen duten ingurumen arazoak ere.
Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa
Irudi digitaletatik abiatuta, ikasleek aztertuko dituzte formak, koloreak, espazio fisikoak, gizarte testuingurua eta abar.Bestalde, aukera eskaintzen da ikasleek irudi eta mezu berriak sortzeko 2.0 hezkuntza baliabideetatik abiatuta, hala nola poster digitala.
Ikasten ikasteko gaitasuna
Eragin bisual eta emozional handiko hainbat ingurumen hondamendiri buruzko irudietatik abiatuta, horiek sortu dituzten kausei buruzko analisia eta gogoeta landu nahi da, baita irtenbideen ekarpena ere; era horretan, lagunduko da ikasleek jakitun izaten gizakiak natura ingurunean eragiten duen moduari buruz, bai hondatzeari bai zaintzeari eta babesteari dagokionez.Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Ikasle bakoitzak irudi berri bat sortuko du, eta banakako lana izango denez, ikaskideek egiten duten interpretazioarekiko desberdina izango da; hortaz, ingurumena “konpontzeko” beste iritzi batzuk onartuko dira.Irudi berri hori sortzeko, ikasleek kontuan izan beharko dute ingurumena modu negatiboan azaltzen den irudian behatutakoa eta ikertuko eta planifikatuko dute nola egin behar duten marrazkia natura ingurunea modu positiboan azaltzeko.
Ikasleen sormena, autonomia eta ekimena garatuko dira unitate honetan, irudi berri bat egitearen bidez irtenbideen bilaketa errazten baitu.
Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
Unitate honetan ingurumenaren erantzunkidetasunaren, zaintzaren eta babesaren arloko taldeko nortasuna eraikitzen eta finkatzen lagunduko da.Unitate honen bidez, ikasleak hurbilduko dira argazkigintzaren artera, argazki kazetaritzaren modalitatean. Hizkuntza fotografikoak komunikazio unibertsala ahalbidetzen du, eta, gainera, gaur egun, teknologia berriei esker, hizkuntza hori pertsona kopuru handiari iristen zaio, baita munduko edozein lekutara ere, azkar, erraz eta merke.
Argazki kazetaritzak funtzio sozial oso garrantzitsua du; izan ere, ahalbidetzen du munduan gertatzen ari diren errealitateei buruz informazioa ematea eta horiek hedatzea eta salatzea.
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Ikasleek ahozko eta idatzizko zenbait galderari erantzungo die, beren interesei eta gustuei buruz eta argazkigintzaren arteari buruz oro har.Ondoren, hainbat hondamendi natural agertzen diren irudien artean bat hautatuko dute eta irudi horrekin lotutako galderei erantzungo diete.
2. ariketan, kutsatutako edo hondatutako paisaia birmarrazteko eskatuko zaie ikasleei; hortaz, aprobetxa daiteke haren deskribapena egiteko, bereziki nabarmenduz formak, koloreak, testurak, etab.
Matematikarako gaitasuna
Ikasleek hautatutako paisaia marraztuko dute modu positiboan, elementuak irudikatuz lehenengo irudian zeuden posizioetan, distantzietan, tamainetan, norabideetan... Horrela, irudikapen espaziala landuko da.Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
Ikasleek behatuko dituzte gizakiaren ekintzaz hondatutako naturako zenbait ingurune eta paisaia, eta hautemango dute nola aldatu diren koloreak, formak eta natura ingurunea oro har, animalia eta landare bizitzaren gabezia hautemanez.Ikasleek paisaia hori birsortuko dute metodo zientifikoaren bidez: behaketa, analisia, gogoeta... Hala ere, oraingo honetan bizitza lehengoratuko da.
- Landutako balioak